HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txomin Txapel'

Nortasun dudak euskal ipuinetan

Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Elkar.

2022ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Tapa biguneko narrazio liburua da, tamaina estandarrekoa (20x15 cm) eta 32 orrialdekoa.

Ipuin modernoa da, irakurleari erakusten diona protagonistak nola kudeatzen dituen nortasun zalantzak. Azken bolada luzean euskal idazleek hartu duten narrazio moldea dena, bestalde: ipuinen betiko egituran eraikita (aurkezpena-korapiloa-askatzea), lehenik, pertsonaiaren hurbileko erretratua erakusten da, gorabehera psikologikoaren jatorria zirriborratzeko; ondoren, nahasmen-prozesua ezagutzera ematen da, ipuinetan hain ohikoa den ekintza errepikapena erabiliz; azkenik, oreka (osasuna) berreskuratzeko pausoak erakusten dira. Kasu, hau ez da ipuin garaikideak gutxiesteko ariketa. Lanabes hauekin Añorgak eta Mitxelenak zer egin duten da aztertu beharrekoa.

Ilustrazioek orrialde guztiak betetzen dituzte, eta halere testuak darama kontaketaren zama; irudiek fokua hartzen dute ezinbestekoa zaienean soilik. Testua boz gora irakurtzeko aproposa da, kontaketa baten transkripzioa dirudi.

Protagonista zein gertakariak ulerterrazak dira, oinarrizko kontzeptuetan eraikiak.

Funtsean, irakurle hasiberrientzako neurriko kontakizuna da. Letraz zein belarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.