Noordelicht jaialdian egongo dira ikusgai Jon Cazenaveren argazkiak

'Galerna' proiektuaren parte dira artistak 'Amalur' erakusketan ikusgai jarriko dituen hamabost obrak

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Noordelicht argazkilaritza jaialdian (Herbehereak) izango da ikusgai Jon Cazenave argazkilari donostiarraren Amalur erakusketa. 36 herrialdetako 115 argazkilarik hartuko dute parte Herbehereetan egingo duten festibalean aurten. Lur ezezaguna izenburupean, gizakiak naturarekin daukan lotura aztertu nahi dute jaialdian.

Hamabost argazkik osatzen dute Cazenavek ikusgai jarriko duen erakusketa. Galerna izeneko proiektu handiago baten parte dira guztiak, eta Euskal Herriko iruditeria bisuala erakutsi nahi du haiekin. Irailaren 2tik urriaren 7ra arte egongo dira ikusgai, Belvedere Arte Garaikideko Museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.