Haur eta gazte literatura. 'Tigrea amesgaiztoaren kontra'

Nire buruan zaude...

Idazlea eta ilustratzailea: Emily Tetri. Itzultzailea: Jon Muñoz. Argitaletxea: Astiberri.

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Azal gogorreko liburu ertaina da (24x19 cm), 64 orrialde dituena eta, ohitura berriak lagun, eleberri grafikoa etiketarekin agertzen dena egilearen webgunean. Egia esan, liburu hibridoa iruditu zait, komikiaren ezaugarriak nagusi izanik ere, album ilustratuarenak ere badituelako, hala nola orrialde osoko irudiak, koskarik gabekoak.

Haur literaturan behin eta berriz agertzen den gaia da amesgaiztoa, tarteka emaitza bikainekin, hala nola Mercer Mayerren Amets Gaizto nire armairuan eta Anthony Browneren Kezkamuxelak saritu bezain goraipatuetan. Bi horien parean jartzea igual askotxo da, baina Tigrea amesgaiztoren kontra komikiak dagoeneko sari pare baten merezimendua jaso du.

Tigreren kasuan amesgaiztoak lagun ikusezinaren rola jokatzen du batik bat, baina baita ametsen zaindariarena ere, amesgaizto «kanpotarrak» uxatzeko ardura bere gain hartuta. Korapiloa sortzen da inoiz ez bezalako amesgaizto bat agertzen denean... Askatzeko, gure Tigre txikiak garaipenerako gako hitzak zeintzuk diren asmatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.