Niña Coyote eta Chico Tornado saritu dituzte MIN sarietan, Palman

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Niña Coyote eta Chico Tornadok musika independentearen MIN sarietako euskarazko diskorik onenaren Etxepare Euskal Institutua saria jaso dute. Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Condor eta Ñora Alacrán (2022) lanagatik egin die aitortza epaimahaiak Ursula Strong eta Koldo Soret taldekideei; gitarretan oinarritutako rock-and-rollari cumbia gehitu diote lan horretan, eta taldearen bi alderdi musikalak azaleratu. Sari banaketa herenegun egin zuten, Palman (Balearrak, Herrialde Katalanak), eta han izan ziren Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays finalistak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.