MUSIKA. Euskadiko Orkestrak bihartik hilaren 17ra eskainiko du «inoizko denboraldirik zaileneko» azken programa, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. New York izenburua izango du, eta hamar kontzerturekin osatuko dute.
Robert Treviñoren batutapean eta Nikolai Luganski piano jotzaile errusiarrarekin batera, Sergei Rakhmaninoven Paganiniren tema baten gaineko rapsodia kontzertua joko dute. Orkestraren hitzetan, Rakhmaninov historiako piano jotzaile «bikainenetako» bat izanzen.
Orkestrak eskainiko dituen hamar saioetako bostetan—hau da, kontzertu egunetako lehen saioetan— Schonbergen Gau itxuraldatua ere joko dute. Schonbergen lehen lan garrantzitsutzat jotzen dute obra hori, eta jatorrian hari seikoterako idatzi zuen. Beste bost saioetan, berriz, Mendelssohnen3. Sinfonia joko dute. Obra horretan, konpositore italiarrak20 urte zituenean Eskozian bizitako esperientziak islatu zituen.
Nikolai Luganskik joko du Euskadiko Orkestrarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu