Literatura

Nerea Arrien idazleak jaso du VI. Xabier Lete poesia saria

Zoonomia izeneko lanagatik saritu dute, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin duten ekitaldian.

Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuaren eskutik jaso du saria Nerea Arrienek. GIPUZKOA.EUS
2022ko ekainaren 16a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur arratsaldean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako ekitaldi batean, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak Nerea Arrien idazleari eman dio VI. Xabier Lete poesia saria, Zoonomia lanarengatik. Sari hori irabazi duen lehen emakumea da Arrien.

Arrienek, Millanek, Garazi Navas akordeoi jotzaileak eta epaimahaikide batzuek parte hartu dute ekitaldian, eta Jose Luis Padron idazleak aurkeztu eta gidatu du saioa.

2017an, Arrienek Hirutter nobela argitaratu zuen, eta, iaz, Jende likidoa narrazio liburua. Haur eta gazte literaturan, Pentsatzeko txokoa argitaratu zuen 2015ean, Lizardi saria irabazi ondoren, eta Atrapa eguna (2017), Eskola hodeian (2018) eta Etxegabetuak (2020) liburuak ere egin ditu. Lan guztiak Erein argitaletxearekin atera ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.