Hasiera-hasieratik, Australiako The Goon Sax taldeari buruzko aipamenek erreferentzia nagusi bat izan dute: The Go-Betweens. Ez da harritzekoa, Louis Forster abeslari eta gitarrista Robert Forsterren semea baita, eta Liberty Belle and The Black Diamond Express-en egileen eragina agerikoa baita The Goon Saxen musikan.
Eta, hala eta guztiz ere, Up to Anything (2016) taldearen lehenengo diskoak sendotutako talde bat aurkeztu zuen. Oso gazteak izan arren —institutuan sortu zuten taldea—, kantu bilduma aparta osatu zuten, euren zaletasunak ezkutatu gabe —The Pastels, Beat Happening, Flying Nun diskoetxeko taldeak—, baina zigilu propio bat izanda.
Bi urte igaro dira orduz geroztik, eta dagoeneko lan berria dute kalean: We're Not Talking. Geldi ez dauden seinale, lan berrian soinu berrietara ireki dira, haizeak eta erritmo kutxak sartuz.
Musika. THE GOON SAX
Nerabezaroa gaindituta
Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: Ostiralean, 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu