Aurten 50 urte dira trikitilariak aurrenekoz jaialdi batean propio elkartu zirenetik, eta hogei urte dira Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak lehenengo Nazioarteko Trikiti Jaialdia antolatu zuenetik. Bi urtemuga horiek kontuan izanda, eta hamar urteko etenaren ondoren, elkarteak berriro ere antolatu du nazioarteko jaialdia. Bi saio izango dira zehazki: lehenengoa, gaur 18:30ean, Errenteriako (Gipuzkoa) Niessen aretoan; eta bigarrena, bihar 17:30ean, Galdakaoko (Bizkaia) Torrezabal kultur etxean.
Bi festibaletan Euskal Herriko nahiz atzerriko trikitilari eta soinu joleek hartuko dute parte. Azken horietako bat izango daDamien Mullane irlandarra,soinu handiarekin nahiz melodeoiarekin aritzen dena. Aurten atera du bere lehenengo diskoa: 13. Liv Hallum soinu jole kataluniarra, berriz, Ivan Carok (gralla, okarina eta flabiola) lagunduta ariko da.
Euskal ordezkaritzari dagokionez, Eneko Dorronsoro Fredi Pelaezekin (pianoa) ariko da, Eneritz Furyak aurrenekoz ariko da soinu txikiarekin zuzenean, eta Josune Arakistainek (Huntza) Sune bere proiektu berria aurkeztuko du.
Nazioarteko Trikiti Jaialdiak egingo dituzte asteburuan
Hamar urteko etenaren ondoren, Errenterian egingo dute gaur, eta Galdakaon bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu