Kultura

Nazien aurkako borroka eta Attuli koblakaria oroitu ditu Barkoxek pastoralean

Bi mila bat lagunen aurrean jokatu dute barkoxtarrek Patrick Keheillek idatzitako obra, giro bikainean.

2010eko uztailaren 26a
10:32
Entzun
Xahakoa pastorala eman zuen atzo Barkoxeko herriak. Arrakastaz eman ere, gustura jarraitu baitzuten tala gaineko hiru orduko jarduna hara bildutako bi mila bat lagunek.

Patrick Keheillek idatzi du Xahakoa-ren testua, eta Barkoxe bertako Attuli etxaldeko Alexis Etxekopar (1924-2005) koblakari eta olerkariaren bizitza du ardatz. Baina hari horren inguruan, Barkoxeren historia hurbila islatzen da, besteak beste, Bigarren Mundu Gerrako eta nazien kontrako borrokaren inguruko gorabeherak.

Atzokoa lehen emanaldia izan zen, baina beste bitan ere izango da Xahakoa ikusteko aukera: uztailaren 31n 21:00etan eta agorrilaren 8an 15:30ean.

Informazio gehiago pastoralaen inguruko webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.