Musika

Naxker, Bengo eta Txaptrax ere EHZ festibalean ariko dira ekainean

Inertzia, Polylogue From Sila, Tapia eta Leturia eta Marta ere batu dira kartelera. Guztira, hamabi musika talde daude jakinarazita gaur-gaurkoz. Arberatzen (Nafarroa Beherea) eginen dute jaialdia, ekainaren 27tik 29ra.

Naxker musika taldea.
Naxker musika taldea, artxiboko irudi batean. BERRIA
Uxue Rey Gorraiz.
2025eko apirilaren 1a
11:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurten EHZ Euskal Herria Zuzenean festibalean joko duten beste zazpi musika talderen izenak jakinarazi dituzte: Bengo, Inertzia, Marta, Naxker, Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia eta Txaptrax taldeek kontzertu bana emanen dute ekainaren 27tik 29ra artean. Bigarren aldiz, Arberatzen (Nafarroa Beherea) eginen dute jaialdia. Otsailaren hondarrean eman zituzten aurtengo edizioari buruzko lehenbiziko xehetasunak, eta gaur zabaldu dute informazioa.

Oraingoz, EHZn ariko diren hamabi musika talderen berri eman du festibalak. Gaur jakinarazitakoez gainera, honako talde hauek zeuden iragarrita aurrez ere: Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio Byzance eta Maskak. Sarrerak festibalaren webgunean eros daitezke; maiatzaren 6ra bitarte, hiru egunetarako bonuak 53 euroan dira salgai. Eta, hain zuzen, epe hori bukatutakoan zabalduko dute eguneko sarrerak erosteko bidea.

Hala eta guztiz, ohi denez, sarrerarik erosi gabe ere gozatzen ahalko da zenbait emanaldiz. Otsailean iragarri zuten Cie Choari eta Queer Falafel artisten ikuskizunak izanen direla herriko plazan, dohainik, eta gaur jakinarazi dute beste hauek ere badirela egitarau berean: Oona Doherty, Ane Lindane, Ahmed Eid & Ilyf band, Zetkin eta Bacano Banda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.