Najat El Hachmik, Literaktum Topaketetan
LITERATURA. Najat El Hachmi idazle katalan-marokoarrarekin hasiko da Donostiako Literaktum Topaketak programa, Literaktum jaialdiaren eskutik. Maiatzaren 27an, Okendo kultur etxean, Txani Rodriguezekin solasean izango da idazlea, zeinak Nadal saria jaso duen aurten, Los lunes nos querrán eleberriarekin. Literaktum jaialdia, bestalde, azaroaren 8tik 21era egingo dute aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu