MUSIKA. U-Roy eta Pablo Moses gaur protagonista, Bilbo Reggae Roots jaialdian

Jamaikako bi musikari beteranoek Bilboko Kafe Antzokian ariko dira beste hainbat talderekin batera

2009ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Bilbo Reggae Roots jaialdiaren laugarren ekitaldia atzo hasi bazen ere, beste hiru egun ditu aurretik. Gaur, Jamaikako U-Roy eta Pablo Moses musikari beteranoak ariko dira, Bilboko Kafe Antzokian (22:00). Aurretik, ordea, The Free People Band (Jamaika), The Revolutionary Brothers Soundsystem (Euskal Herria) eta Aianai Selektah-k (Euskal Herria) berotuko dute gaua.

U-Roy kantariak 30 urte baino gehiago daramatza jamaikar doinuak jorratzen.Ewart Beckford da bere benetako izena, baino U-Roy goitizena hartu zuen abesten hasi zenean. The Godfather edo The Originator ere esaten diote, batez ere, rap musika Jamaikatik AEBetara zabaldu zuelako.Pablo Moses, berriz, reggae eta roots musikaren sortzaile handienetarikoa da. 1975ean ospea lortu zuen I Man a Grasshopper kantuarekin. Halaber,Leroy Horsemouth Wallace, Tommy McCook, edo Mikey Chung musikari nabarmenekin lan egindakoa da.

Lau eguneko jaialdia

Bilbo Roots Reggaeren laugarren jaialdia lau egunetan banatu dute. Hala, reggae musikaren jarraitzaileek hainbat egunetan gozatzeko parada izango dute. Larunbatean,jaialdiaren hirugarren egunean,izen handiko musikariak bilduko dira Bilboko Kafe Antzokian. Bereziki The Ethiopians (Jamaika) taldearen parte-hartzea nabarmendu behar da. Leonard Dillon abeslariaren laguntza izango dute. Dubtonic Kru (Jamaika) eta Mr T-Bone (Italia) bakarlariak osatuko dute egitaraua. Bilbo Roots Reggae jaialdiaren azken eguna, aldiz, uztailaren 15ean izango da. Orduan, Tokyo Ska Paradise Orchestra (Japonia) ariko da, bakarrik. Ska-rock taldea lan berria aurkeztera hurbilduko da Bilbora.

Jaialdia, ordea, atzo hasi zen Alborosie kantari gaztearen emanaldiarekin. Italiarrak ez ezik, Sheng Yeng Clan (Jamaika), I Eye (Jamaika) eta Novato & Mad Mussel (Euskal Herria) taldeek ere parte hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.