«Musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musika sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea». Helburu horiekin ekingo diote bihar Hots&Hitz jardunaldien hirugarren edizioari Bilbon. Amets Aznarezek, Yogurinha Borovak, Aner Peritzek, Kattalin Barcenak eta Miren Narbaizak hartuko dute parte, besteak beste. Musika Bulegoak antolatzen ditu jardunaldiak, Zinegoak jaialdiarekin eta Anitzak elkartearekin lankidetzan, eta BERRIA da babesleetako bat.
Arratsaldeko seietan hasiko dira bi egunetako saioak. Biharkoak La Sinsorga kulturgune feministan izango dira; etzikoak, berriz, Bilborocken. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
egitaraua
Martxoak 19, asteazkena.
18:00. Jardunaldien aurkezpena
18:30. Berdintasunean programatu mahai-ingurua. Hizlariak: Lander Telletxea (Zinegoak), La Furia (Nerea Loron, Mimosa Bulegoa) eta Elena Garcia Fernandez (Mamiki konpartsa). Gidaria: Ibai Sanchez. Gaztelaniaz.
19:30.Oholtzak: identitate disidenteak eszenatokian mahai-ingurua. Hizlariak: Amets Aznarez, Aner Peritz eta Eduardo Gabiña Yogurinha Borova. Gidaria: Olaia L. Garaialde. Euskaraz.
Martxoak 20, osteguna.
18:00.Clubbing kultura eta LGTIBQ+ kolektiboa, bata bestearen zorretan? mahai-ingurua. Hizlariak: Anais Cordova-Paez aka LaNin (Feminist Projection Party), Leo Bueriberi (DJ Eromena), Laura Elordui (Harrika Kolektiboa & Harrikada Festibala). Gidaria: Ines (Krii Kolektiboa). Gaztelaniaz.
19:00.Euskal Herriko bideoklipak aztertzen ikuspegi queer batetik. Proiekzioa Zinegoak-en eskutik.
19:30. Musikaren lehen lerroan gorputza jartzearen ajeak mahai-ingurua. Hizlariak: Kattalin Barcena eta Miren Narbaiza. Gidaria: Oihana Arana. Euskaraz.