Orain dela 25 bat urte sortu zenean, Gaztelupeko Hotsak zigiluak bluesa eta musika beltza izan zituen oinarrietako batzuk, eta ildo horri jarraitzen dio gaur egun ere, nahiz eta bere katalogoan bestelako proposamenak ere badituen. Hain zuzen ere, orain dela hiru urte jarri zuen abian Blues Hotsak jaialdia Soraluzen (Gipuzkoa), musika beltzaren inguruan mugitzen diren artisten kontzertuak eskaintzeko asmoarekin.
Aurten laugarren aldia izango du jaialdiak, eta ostegunean hasiko da, Summer of Soul filmaren emanaldiarekin. Ostiralean, berriz, Itziar Yague kantariak eta Paul San Martin pianistak Bessie Smith omenduko dute, XX. mendeko blues abeslari ezaguna izan zena. Larunbatean, Niko Etxart eta Hapa Hapa taldea ariko dira Herriko Antzokiko oholtzan, eta igandean, bukatzeko, Carlton Jumel Smith eta The Harrycane Orchestra taldea ariko dira.
BLUES HOTSAK
Musika beltzarentzako egunak
Non: Soraluzeko Herriko Antzokian. Noiz: Ostegunetik igandera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu