Musika. Asteko kontzertuak
the new mastersounds
jimmy jazz aretoa (gasteiz). bihar, 21:00ean. 10-14 euro.
Leeds hiritik (Ingalaterra) dator funk eta soul laukote hau. Disko jartzaileen saioak osatzeko talde gisa sortu zuen Eddie Roberts gitarrista eta ekoizleak, 90eko hamarkadaren amaieran, eta, geroztik, hainbat kantari, DJ eta ekoizleren alboan egin du lan: Corinne Bailey Rae, Quantic, Andy Smith eta Mr. Scruff, besteak beste. Taldearen Turn This Thing Around kantua garai guztietako hamar kantu onenen artean aukeratu du Peter Wermelinger disko jartzaile eta bildumagileak.
nashville pussy + positiva
palteruena kafe antzokia (durango). etzi, 22:00etan. 15-18 euro.
Blaine Cartwright eta Ruyter Suys senar-emazteen taldea bueltan da punk-rock, boogie eta hard-rock doinuen dosi berria eskaintzeko. From Hell to Texas (2009) diskoa aurkezteko biran ari da Georgiako laukotea. Positiva talde bilbotarrak zabalduko du gaualdia, Prodigal Songs diskoa osatzen duten kantuak aurkeztuz.
THE LEGENDARY SHACK SHACKERS + JUKE BOX RACkET
HELLDORADO aretoa (gasteiz) etzi, 22:15ean. 15-18 euro.
Iaz Azkena Rock jaialdian aritu ostean, hau da The Legendary Shack Shackers areto batean ikusteko Euskal Herrian dugun lehen aukera. Punk, swing, country eta rock zikinaren arteko nahasketa berezia eta pertsonala egiten du Nashvilleko taldeak,J.D. Wilkes kantariaren karisma eta nortasunean oinarritua, Jello Biafraren arabera, «rock-and-rollaren azken frontman-a da» Wilkes.
steve finn
BBk aretoa (BILBO).igandean, 20:00etan.
Musiketan egitarauak artean gurean ezagunak ez diren musikariak ezagutzeko parada ematen du urtero. Oraingoan Erresuma Batuan azkenaldian sorturiko blues gitarrista fin eta laudatuenetako bat aurkeztuko du. Steven Finnek oso kritika onak jaso ditu bere lehen diskoarekin, Houdini's Blues (2008). Londresko musikariak Rory McCleod, Martin Carthy eta The Beautiful Southekin partekatu du agertokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu