Muruamendiaraz eta Rodriguez omenduko dituzte

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DANTZA. Edu Muruamendiaraz dantzari eta Aukeran konpainiako zuzendariak eta Iker Rodriguez Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko partaideak jasoko dute Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria, maiatzaren 7an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo den galan. Aurretik, besteak beste, Jone San Martin, Iratxe Ansa, Lucia Lakarra, Aitor Arrieta, Judith Argomaniz, Lide Arana eta Iker Arruek jaso dute sari bera.

Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta, ohi bezala, datozen asteetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu elkarteak, Donostia Kulturarekin elkarlanean. Bihar barra klasikoko erakustaldia egingo dute milaka dantzarik Kontxako barandan, eta maiatzaren 28an, berriz, Dantzaren Nazioarteko Eguneko 26. Gala izango da, Viktoria Eugenian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.