'Mugitu' kaleratu du Haitzamak, kantu latinoen bertsioekin

Hego eta Ertamerikako abesti ezagunak euskaratuz bertsio dantzagarriak egin ditu Bizkaiko taldeak

Gorka Erastorbe
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etorkinek «musikarako eta bizitzarako alaitasun berri bat ekarri digute» Haitzama Bizkaiko taldearen ustez. Etorkin horien ekarpena aitortzeko eta «musika bero hori geureganatzeko» sortu berri du Mugitu diskoa Hego eta Ertamerikako hainbat kantu ezagun euskaratuz eta bertsioak eginez: Devórame otra vez, Dançando lambada, Bilirrubina, Me gustas mucho, Sopa de caracol eta beste hainbat kanturen bertsioekin osatu dute lan berria Mikel Leibarrek (ahotsa eta teklatuak), Iñigo Agirrezabalak (gitarra eta ahotsak), Xabi Barrenetxeak (baxua), Julen Apezetxeak (bateria) eta Nerea Solatxik (trikitia eta ahotsak). Duela bi urte Eguzkiaren zain argitaratu zuten, bikoteentzako eta euskal dantzei reggaea, ska eta rock doinuak batuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.