KRITIKA. Literatura

Motzean dabiltzanak...

'Gora gure alkate jakintsua!' liburuaren azala.
'Gora gure alkate jakintsua!' liburuaren azala.
2024ko martxoaren 31
05:00
Entzun

'Gora gure alkate jakintsua!'

Idazlea: Txabi Arnal eta Edu Zelaieta. Ilustratzailea: Belatz. Argitaletxea: Elkar.

Literaturak plazera eta irakaspena elkarrekin batuta eskaintzea maite duenak hemen du bere liburua.

Umore handiz jantzitako ipuin honek fabularen ezaugarri asko ditu. Bestalde, kateamenduen bidezko garapena du, zeinetan oinarrizko arazo bat konpontzeko aukeratzen den irtenbideak, are handiagoa izango den arazoa dakarren. Behin eta berriro sei aldiz errepikatuko den sekuentzian, harik eta... zazpigarren eta azken aldian ezustekoa gertatzen den arte.

Aktore nagusiak herritar kexatiak eta alkatea dira, gure gizartearen ezaugarri kritikagarri zenbaiten ereduan eraikiak: epe motzeko perspektiba, nagikeria eta enpatia falta. Txanponaren beste aldean, narratzaileak ia amaiera arte eskaintzen dizkien lau aipamenen itzalean, benetako heroiak daude, «kanpotik etorritako ehun langile», lan zikina egiten, ordainsaria izango ote duten ez dakitela, herritarrek hartu beharreko arriskuak euren egitera behartuak. Amaieran izango dute kita egiteko aukera, «ez merezi bezainbestekoa», pentsa dezake irakurleak.

Denak iradokitzen du kontakizun irakurterraza dela, irakurle autonomo hasiberriek gozatzeko modukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.