Lekua: Bilboko BBK aretoa.
Eguna: Gaur, 20:00etan.
Disko berri hau, If I Could Change One Thing, hain da berezia niretzat, inoiz egin dudan benetakoena dela sentitzen dut. Disko on batek zerikusi handiagoa du alde gizatiarragotik egitearekin interpretazio onarekin baino». Gaztea izan arren, 2009an The Trouble With People lehendabiziko diskoa kaleratu zuenetik, Seth Glierrek (AEB, 1988) lortu dumolde klasikoko pop konpositore eta interprete estatubatuar estimatuenetako bihurtzea. Izugarrizko arrakasta eskuratu gabe baina zale talde leiala batuta, haziz joan da haren musika, eta hasieran akustiko jotzen bazuen ere, If I Could Change One Thing laugarren diskoarekin mainstream sonoritateetara egin du jauzi, molde klasikoak baztertu gabe.
Musiketan zikloaren barruan ariko da gaur, Bilboko BBK aretoan.
SETH GLIER
Molde klasikoetara lerratuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu