'Moby Dick' lanak ikusleen saria lortu du Azpeitiko Antzerki Topaketetan

2015eko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANTZERKIA. Gorakada konpainiaren Moby Dick antzezlanak irabazi du Azpeitiko 33. Euskal Antzerki Topaketen ikusleen saria. Topaketetan hemeretzi antzezlan aurkeztu dituzte konpainiak. Aurkeztutako lanen artean, denetarik izan da, helduentzako zein gazteentzako obrak. 330 ikuslek parte hartu dute topaketetako saioetan, eta azkenean Herman Melvilleren Moby Dick literatura lan klasikoaren egokitzapenarekin irabazi du saria Gorakada konpainiak. Egileen esanetan, obrak ikuslearen irudimenarekin jolasten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.