Miren Gorrotxategi idazleak irabazi du (H)ilbeltza beka

2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Miren Gorrotxategik (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981) irabazi du 2019ko (H)Ilbeltza beka, Vianako bihotza liburu egitasmoarekin. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatzen dute beka, eta hamar proiektu aurkeztu dituzte. «Egitasmo arriskatua eta egingarria iruditu zaigu aldi berean, eta horixe saritu nahi izan dugu», esan du Joseba Otondo Baztango alkateak, Castillo Suarez (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko ordezkariak osatutako epaimahaiak. «Literatura beltza izanagatik ere», ohiko polizia eta detektibe istorioetatik ihes egiten duela gaineratu du; hain zuzen, tramak Donejakue bidea eta upategien negozioa uztartzen ditu. 2020ko abenduan argitaratuko du lana Txalapartak. Gorrotxategiren bigarren liburua izango da, 2016an 33 ezkil idatzi baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.