Miren Asiainen 'Hara!' album ilustratua kaleratu du Pamielak

Etxepare saria jaso du amona batek igerilekutik jasotzen duen haur baten istorioa kontatzen duen lanak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Otsailean jaso zuen haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare saria, eta orain heldu da kalera Miren Asiain marrazkilariak (Iruñea, 1988) sortutako Hara! lana. Pamiela argitaletxeak kaleratu du, eta amona batek igerilekuan jasotzen duen haur baten istorioa kontatzen du. Mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza dirudi amonak kontakizunean, eta batetik bestera igarotzen lagunduko dio haurrari. Albumaren jostagarritasuna nabarmendu zuten epaimahaiko kide izandakoek orain hilabete batzuk, erabakia hartzean, eta publikoak izango du orain epaia baieztatzeko aukera.

«Egunero gertatzen den magia» harrapatu nahi izan du egileak bere lanean, eta, horretarako, inperfekzio apur bat eman dioilustrazioei. «Itxura xumea eman nahi nion. Edozeinek egiteko modukoak izatea», azaldu du.

Hurrengo urteko deialdia

Haur eta gazte eta helduentzako literatura saritzeko sortu zuten Etxepare saria 2004an, baina espezializatuz joan da denborarekin. Haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen 2006an, eta sari, 2009an. Bukatutako lanak aurkeztu behar izan dituzte geroztik egileek. Eta hala izango da datorren urtean ere. Euskaraz idatzitakoak beharko dute lanek, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Datorren urteko urtarrilean plazaratuko dituzte oinarriak, eta apirila baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. 6.000 eurokoa izan da 2012ko saria, eta 5.000ekoa izango da hurrengo urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.