Miren Arzalluzek utzi egingo dio Etxepare Euskal Institutua zuzentzeari

ERAKUNDEAK. Etxepare Euskal Institutua zuzentzen urtebete egiteko puntuan dagoenean utzi du zuzendari postua Miren Arzalluzek (Bilbo, 1978). Urtarrilaren 6an hartu zuen zuzendaritza, eta atzo jakinarazi zuen utziko zuela. Aurrerantzean Palais Galliera Parisko modaren museo entzutetsuko zuzendaria izango da. Eusko Jaurlaritzak ohar bidez eskertu du Arzalluzen «lan bikaina». Oraindik ez dute jakinarazi nork hartuko duen zuzendari postua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu