Miren Arzalluzek Bilboko Guggenheim museoko zuzendari karguari heldu dio

Gaurdanik Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusi hautatua da Miren Arzalluz, eta lau aste izango ditu orain arteko zuzendari Juan Ignacio Bidarterekin batera lanari martxa hartzeko. Apirilaren hastapenean izango da errelebo aldaketa ofiziala.

Miren Arzalluz eta Juan Ignacio Bidarte, Bilboko Guggenheimen. ARITZ LOIOLA / FOKU
Miren Arzalluz eta Juan Ignacio Bidarte, Bilboko Guggenheimen. ARITZ LOIOLA / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2025eko martxoaren 3a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehen aldiz elkarren alboan agertu dira jendaurrean Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari berria eta Juan Ignacio Bidarte 27 urtez buru izan dena. Arzalluz «txundituta eta apur bat gaindituta» agertu da bere etorrerak jakin-min handia sortu duela eta, baina ez du azalpen handirik eman nahi izan. Haren ordez Bidarte mintzatu da: «Agerraldi hau argazkiak egiteko antolatu dugu. Oso pozik gaude Miren hemen delako, eta aukera izan duelako hilabete honetan hemen gelditzeko. Hartara lasaiago ezagutuko baititu museoa, lantaldea eta hemengo lan egiteko modua». Bidartek galderarik ez egiteko eskatu du: «Ulertuko duzuenez, etorri berria da. Utz iezaiozue egokitzen pare bat astez, eta hortik aurrera ziur harreman ezin hobea izango duzuela».

Bidarteren atzetik, hitz batzuk egin ditu Arzalluzek: «Gogotsu nago; plazer handia eta batez ere ohorea sentitzen dut. Etapa berriari ekiteko irrikaz nago». Arzalluzek «murgiltze fase» baten gisan deskribatu du datorren hilabetea, eta esker ona azaldu du aukera horrengatik. «Ikaragarri estimatzen diet Juan Ignaciori eta museoko lantalde osoari gauzak horrela antolatu izana», esan du Arzalluzek. Lehenik eta behin martxan diren proiektuak ezagutzeko tartea izango dela gaineratu du.

Asteazkenean berriro agertuko dira jendaurrean Bidarte eta Arzalluz. Madrilen izango da agerpen hori, Arco arte azokan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.