BERTSOLARITZA

Miren Artetxe nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan

446,5 puntu eskuratu ditu Muskildin iragan den final laurdenean. Maddalen Arzallus gelditu da bigarren, eta Xumai Murua hirugarren.

Miren Artetxe Sarasola, gaur, Muskildin. PATXI BELTZAIZ
2021eko irailaren 25a
21:12
Entzun

Zuberoako Muskildi herrian jokatu da Xilaba Zuberoa Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketako bigarren final laurdena, eta Miren Artetxe Sarasolak eskuratu du puntu gehien: 446,5. Hala, zuzenean sailkatuko da finalerdietara.

Bigarren postua Maddalen Arzallus Antiak kausitu du, 444,5 punturekin, eta gibeletik gelditu dira Xumai Murua Berra (418,5 puntu), Ramuntxo Christy (407,5 puntu), Xan Alkhat (381,5 puntu) eta Bittor Thicoipe (358,5).

Hurrengo final laurdenak Hiriburun eta Gabadin jokatuko dituzte urriaren 2an eta 9an, hurrenez hurren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.