Kritika. Musika

Mirari eta Aintzane

2024ko urriaren 6a
05:00
Entzun

mirari eta aintzane

'Geuretik'

Diskoetxea: Egilea editore

Bigarren diskoa dute jada Mirari Azkune markinarrak (trikitia, ahotsa) eta Aintzane Agirrebeña eibartarrak (panderoa, ahotsa). Plazetan daukaten esperientzia grabazio honek daukan freskotasunaren arrazoietako bat izan daiteke. Bertsioak zein kantu propioak dauzkan lan honetan pare bat instrumental animoso ere badaude, baita Mirariren birtuosismo erakustaldi zenbait ere (Korrika kantu apartan, adibidez). Maila handiko teknika izateaz gain, ahotsen jokoa bereziki erakargarria da. Mirariren bikote musikala izan zen Zaloa Zenarruzabeitiak hiru kantutan kolaboratu du. Bertsioen artean, eta hiru ahotsekin lortu dezaketenaren adierazgarri gisa, Billy Joelen Piano man kantuaren bertsio bereziki ederra. Baxuaren eta bateriaren erabilera ere nahiko zabala da, mexikoko doinuen kutsua ahaztu gabe, baina kantu propioen balioa azpimarratu behar dugu. Walter Tuzzeo ekoizlea eta baxu jotzailea diskoa amaitzeko gutxi falta zela zendu zen, eta hari eskainia dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.