Musika. Elena Setien, Grande days eta Xabier Erkizia

'Mirande'

Diskoetxea: Forbidden Colours.

2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Mirande poeta polemikoaren poemetan oinarrituta, hirukotea esperimentazioaren bidetik aritu da sei kantu biltzen dituen Mirande hau sortzeko. Erkiziak esan duenez, Frankenstein bat egin dute, egitasmoaren izaera esperimentalari erreparatuta. Halere, emaitza gertu dago pop giroetatik, batez ere Elenaren ahotsak iradokitzen dituen giro melodikoengatik. Elenak kantu guztiak betetzen eta sustengatzen ditu xuxurlatuz eta teklatuak joz, zeintzuk ikaragarri esanguratsuak diren beremn minimaltasunean. Erkiziaren elektronikak eta landa-grabazioek bigarren geruza sendoa erantsi diote proposamenari, eta Grande Daysen gitarrak azaleratu eta hondoratu egiten dira. Aurtengo euskal diskorik ederrena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.