Musika. GAIZKA INSUNZA

Mimoz ondutako mundu propio bat

Noiz: Gaur, 13:30ean. Non: Bilboko Bira Kulturgunean.

2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Audience taldeko gitarrista, piano jotzailea eta abeslaria da Gaizka Insunza (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1978). Taldearen bi hamarkadako ibilbidean dozena erdi disko grabatu eta argitaratu ondoren, bakarkako bideari ekin zion duela bi urte. Bere lehen diskoa kaleratu zuen, egilearen izen berekoa: Gaizka Insunza (Bidehuts). 1960ko eta 1970eko urteetako airea duten zortzi abestik osatzen dute diskoa. Kutsu ameslari eta nostalgikoa atzematen zaie kantuei, eta Randy Newman, Elvis Costello, Brian Wilson eta parekoen eragina dute, egilearen hitzetan. Oinarrian, baina, mundu propio bat osatzeko ahalegin bat da.

Insunzak paraleloan egin ditu bakarkako bidea eta Audiencena azken hilabeteetan, pandemiak dena eten arte, bederen. Taldeari dagokionez, beste disko bat prestatzen ari da, 20. urtemuga bete berritan; oraintsu grabatu dituzte kantu berriak. Horrekin batera, Isunzak lehen lana aurkezten segitzen du. Gaurko kontzertuan, diskoko kantuak eta berriak ere joko ditu. Sarrerak aretoan bertan eskura daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.