Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu du Euskal Herriko Unibertsitatean ondarea ikertzen jarduten duen talde batek Bastidan (Araba). Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion San Millan de la Cogollako monasterioari (Errioxa, Espainia).
Hala ere, ikerketek frogatu dute data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu dute, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu dute. EHUk azaldu duenez, egindako lanek erakusten dute herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan.
Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu dituzte, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak dira.