LITERATURA. Bigarren urtez, Lumafest literatur jaialdia egingo dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Festibalak gazteen irakurketa eta sorkuntza literarioa sustatzea du xede. Slawka Graboska eta Amaia Garcia aritu dira festibala bultzatzeko lanetan, eta, azaldu dutenez, iazkoaren harrera ona ikusita, «aldi hibrido-analogikoa» egingo dute aurten ere.
Jasone Osoro, Karlos Aretxabaleta, Elise Kova eta Victoria Alvarez idazleen hitzaldiak izango dira otsailaren 9tik 11ra. Eta, berritasun gisa, Leire Vargasek Poesiarako leihoa tailerra gidatuko du otsailaren 11n, gazteekin bat-bateko poesia lantzeko.
Sorkuntza bultzatzeko asmoz, halaber, mikrokontakizunen lehiaketa egingo dute. 14 eta 21 urte arteko gazteek 240 karaktereko testu bat bidali beharko dute, babesleku hitza ardatz hartuta. Otsailaren 4ra arte izango da horretarako epea.
Mikroipuinen lehiaketa eta hitzaldiak berriz Lumafesten
Mikrokontakizunak bidaltzeko epea otsailaren 4ra arte dago zabalik; hitzaldiak otsailaren 9tik 11ra izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu