Mikel Urdangarin lehen aldiz pianoarekin ariko da, Arriagan, Loraldia jaialdian
MUSIKA. Lehen aldiz pianoarekin ariko da oholtzan Mikel Urdangarin abeslaria, Loraldia jaialdiaren barruan. Bilboko Arriaga antzokian emango du kontzertua, martxoaren 12an. Aspaldi jo gabeko kantuak aukeratu ditu emanaldirako, baina berriagoak ere moldatu ditu. Kantu ezagunez gain, sorpresak izango direla ere iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu