Bertsolaritza

Mikel Laboa Katedrako ikerketa sariak banatu dituzte

Maddi Soroaren gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako ikerketa proiektuak lortu dituzte sariak.

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean sustatzen dituzte ikerketa deialdiak. BERTSOZALE ELKARTEA
2022ko azaroaren 18a
16:09
Entzun

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak uztailean ireki zuten elkarlanean sustatzen dituzten ikerketa sarietarako deialdia, eta, epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, lan sarituen berri eman dute orain. Unibertsitateko gradu amaierako lan batentzat izan ohi da sarietako bat, eta Maddi Soroak eskuratu du hori, Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak izeneko ikerlanarekin. Bai Soroarena eta bai aurkeztu diren besteak Xenpelar Dokumentazio Zentroan kontsultatu daitezke.

Beste ikerketa proiektu saritua taldean aurkeztutakoa izan da: Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina. Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek sinatu dute, eta urtebete izango dute orain azterketa burutzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.