Mikel Kazalisek oholtzak utziko ditu tarte batez

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Mikel Kazalis Anestesia musika taldeko gitarristak zuzeneko saioak utziko ditu tarte batez. Musikariak adierazi duenez, ez da gai «kontzertu batean %100 emateko», 2019an pasatu zuen minbiziak utzitako ondorioengatik. «Denbora batez desagertu» egingo dela esan du.«Espero dut laster zuek berriro ikustea, indarberrituta, eta lehen baino indar handiagoz. Soilik gero arte bat da». Bertan behera geratu dira maiatzean Miarritzen (Lapurdi) eta Bilbon taldeak egin behar zituen saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.