Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du XXI. Agustin Zubikarai literatura saria

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Nobela beltzaren eta umore tonuaren artean dabilen eleberri proiektu batekin (Euskalia) irabazi du Mikel Alvarez Sarriegik (Beasain, Gipuzkoa, 1982) XXI. Agustin Zubikarai saria. Aurkikuntza harrigarri batzuei esker, euskaldunak unibertsoko potentzia nagusi bihurtuko dira, eta Euskalia deituko diote galaxiako erresuma horri. Denera, hogei lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak hautatu du horien artetik Alvarezenari ematea saria. Abenduaren 3an emango diote, Ondarroako Kofradia Zaharrean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.