Mutil gaztea eta ni, aurrez aurre.
Hanka handiak ditu,
[kirol-zapatila beltzekin,]
modu bihurrian korapilaturik,
[berariazko]
orbain multzo bat bezala. Elkarri
[buru emanez]
gaude bagoian estututa,
[molekula pare bat]
argi-lerro batean bezala,
[ziztu bizian]
ilunpean barrena. Zera dauka,
edo nire begi zuriak irudikatu du
[zera daukala,]
erasotzaile baten begirada
[ezaxolati hotza,]
betazal txilotuen azpitik zelatan.
[Gorriz]
jantzirik dago, gorputz irekiaren[barrua]
bezala. Nire jantzia larru
[higatuzkoa da,]
animalia ehizatu baten larru
[doitua.]
Haren aurpegi ezezagunari
[begira nago,]
berak nire amonaren beroki honi
[begiratzen dio, eta ez dakit]
haren mende ote nagoen
—erraz ken diezadake berokia,
maletatxoa, bizia—
ala bera ote dagoen nire mende,
[haren]
bizkar biziz, berak jan ezin duen
okela janez, janaria ahotik
kenduko banio bezala. Eta bera
[beltza da]
eta ni zuria, eta nik nahi gabe edo
[hartarako]
asmorik gabe, etekina atera
[behar gure historiari,]
berak nazioaren bihotzaren
[distira hiltzailea]
xurgatzen duen moduagatik,
[kotoi beltzak]
eguzkiaren beroa jaso eta
[gordetzen duen bezala. Ez dago]
modurik jakiteko zenbat
[errazten]
didan larruazal zuri honek bizia,
[berak]
hain erraz ken diezadakeen
[hauxe; berari]
aitzitik bizkarra hautsi diote,
[arimaren]
ardatza, jaiotzean beltza eta arina
[zena,]
oparoa, nola baita ernetzeko
[zorian dagoen]
kimuaren bihotza edozein
[argiren eraginez.]
Liburua.The Gold Cell (Urrezko gelaxka, 1987).
Itzultzailea. Juan Kruz Igerabide.
PASARTE HAUTATUA. Sharon Olds
Metroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu