Eta askatu zen korapiloa, eta azkenik bai, heavy metalak San Mames izan zuen etxe egun batez. Metallicak kontzertua eman zuen atzo Bilbon, azken egunotako dudak guztiz uxatuta. Taldeko kideetako baten senide batek positibo eman zuen COVID-19aren proba batean, eta, ondorioz, zalantzan handiak izan dira kontzertua egitea posible izanen ote zen. Bada, bai: egin egin da azkenean. Guztira 45.000 zale inguruk gozatu dute metalaren astinaldiaz.
#Metallica zuzenean ikusi.
— Irati Iciar Madinabeitia #ahizpa*ð;Â;ŸÂŸ£ (@IratiIciar) July 3, 2022
Bizitzan behin egin behar den horietakoa ð;Â;Ÿ¤;Â;˜ð;Â;ŸÂ» pic.twitter.com/HudSwdNIaz
Zale gehienek Metallica taldearen kontzertua itxaron zuten irrika gehienaz. Hala eta guztiz ere, ez zen izan oholtza dardarka jartzen talde bakarra: Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves, eta The Hellacopters taldeak ere aritu ziren atzo, Live Nation promotoreak antolaturiko jaialdian.
Aspaldiko partez txima luzeak faltan botatzen #Metallica#Bilbopic.twitter.com/V11EKm3rig
— Ibon Meñika Orue-Etx (@kaltzo) July 3, 2022