Durangoko Azokak sortzaileentzat erretserbaturiko Ahotsenea guneak azken saioak egingo dira bihar, Durangoko Azoka itxi arte.
Literatura ingurukoak Bartolome Ertzilla musika eskolan egingo dituzte, eta, musika saioak, Plateruenan. Edonola ere, Ahotseneko saioak zuzenean ikusi ahalko dira Internet bidez, BERRIAren webgunean.
Arima Soul taldeak zabalduko du eguna, Beltz kresaltsua lana aurkezteko, 11:00etan.
Ondoren, Labanak diskoa taularatuko Fufu taldeak, 12:20ean.
Baionatik, giro ilunak lantzen dituen Orbel taldeak, Lur hezea diskoa aurkeztuko du, 13:20ean. Ordubete geroago, are hezeago jarriko da giroa, Euri-ura lana taularatuko baitu Txost! taldeak.
15:40an, Bobi laneko doinuak eskainiko ditu Watsonek, eta 16:50ean, Beldurrik ez lana aurkeztuko du Irtera taldeak.
Merina Gris taldearen pop elektronikoa entzun ahalko da 18:00etan. Zerua orain diskoaren lagina aurkeztuko dute zuzenean.
Eta, aurtengo azokako eta Ahotseneako musika amaitzeko, Janus Lesterrek Ez gaitzala loak harrapatu lana taularatuko du, 19:10ean. Hamabost segundu diskoa, Burutik taldeak. Eta Mairu taldeak izen bereko lana.
Poesia barra-barra
Liburuei dagokienez, Xalbat Itzainak eta Paxkal Bourgoinek Muga guztien gainetik aurkeztuko dute, 11:00etan, musika eskolan, esan bezala.
Gero, Bixente lana zertan den azalduko du Raul Alfarok. Maiatza argitaletxearen eskutik argitaraturiko Lur ilaunduaren loreak lana aurkeztuko du Txomin Hegik. Eta Susak Munduko Poesia Kaierak bildumako azkenen berri emango du.
Poesiarekin jarraituko dute, 13:00etan. Angel Errok Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak lanaren funtsa azalduko du, 13:00etan.
Txakur Gorria sortzaile taldeak Denboraz. Galde-erantzunen bilduma liburua aurkeztuko du, 13:30ean.
Espetxeratuen testuen eginiko bilduma aurkeztuko du Ataramiñe argitaletxeak, 14:00etan: Urrun da zeru urdina.
Emearen bidea supergizakiaren aroan liburuaren berri emango du Galo Martinez de la Perak, 16:00etan.
Gero, Maiatzak beste lan bat jarriko du mahai gainean: Josu Jimenez Maiaren Hitzen hasperenak. Eta HATSAren poesia bilduma aurkeztuko dute 17:00etan.
Kepa Altonaga zientzialari eta dibulgatzaileak Axularren gerizpean lanaren nondik norakoak azalduko ditu, 17:30ean.
Ondoren, Esaten ez den guztian lana aurkeztuko du Izaskun Etxeberria Zufiaurrek.
Jose Enrike Urrutia Capeauk Francisco de Garay-en urrea liburuaren berri emango du, 18:30ean.
Eta, amaitzeko, Nerea Arrienen Zoonimia, Xabier Lete poesia saria irabazi duen lana.