Mendibururen lana erakutsiko du Oteiza museoak

Katalogo Arrazoitua ere argitaratuko dute aurki, Kutxarekin sinatutako akordio bati esker

Remigio Mendiburu eskultorearen artxiboko irudi bat. - / EL DIARIO VASCO.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Remigio Mendiburu eskultoreari buruzko erakusketa bat hartuko du Altzuzako (Nafarroa) Jorge Oteiza museoak ekainaren 14tik urriaren 7ra bitartean, Oteiza Fundazioak eta Kutxak sinatu duten akordioari esker. Beste egitasmo batzuk ere gauzatuko dira akordio horri esker, Jorge Oteizaren Katalogo Arrazoituaren argitalpena eta Hezkuntza bekarako hurrengodeialdia, esaterako. Egitasmo horietarako guztietarako, 35.000 euro emango ditu Kutxak. Oteizaren Katalogo Arrazoitua Txomin Badiola artistak egin du.

Remigio Mendiburu, formaren eraikuntza erakusketak Mendiburuk sortutako «eskultura lengoaia berezia» ezagutaraziko du. Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931—Bartzelona, 1990) Euskal Herrian eskultorerik berritzaileenetakoa izan zen. Gaur taldean elkartu zen Oteizarekin ta beste hainbat artistarekin, eta, harrezkero, harreman hori ez zen eten heriotzara arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.