«Egun on, eskerrak etortzeagatik». Euskarazko lau hitz horiekin hasi eta bukatu da euskararen presentzia Bilboko Guggenheim museoak hedabideen aurrean egindako 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenean. Apenas izan diren hiru segundo, ordu bete eta hemezortzi segundoko hitzaldi segida batean. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egoten dira beti museoko testu guztiak irakurgai bisitarientzat, zorrotz zaintzen dute eleaniztasun hori hedabideei bidali beharreko bestelako komunikazio publikoetan, eta azken urteetan hasiak dira argitaratzen dituzten katalogoetan euskara ere txertatzen. Hedabideentzako aurrez aurreko aurkezpenetan, ordea, ohikoa izaten da euskararen absentzia, eta, ia beti, agur eta esker hitz bakar horietara mugatu ohi da.
Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariak ez daki euskaraz, baina, azken urteetan, zenbaitetan, aurrez idatzita prestatutako testu labur bat irakurri izan du prentsaren aurreko ekitaldien hasieran. Urteurreneko ekitaldietan ez du halakorik egin, ordea. Euskarazko irratiek komunikazio taldeko langileei esker jasotzen dituzte euskarazko adierazpenak. Eta hala egin dute oraingoan ere. Lau euskarazko hitz joan dira, mende laurdeneko urteurrenean.
Mende laurdenerako, euskarazko lau hitz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu