Kolore biziek erakartzen zuten Menchu Gal (Irun, 1918-2008). Hala erakusten dute Menchu Gal, la alegría del color erakusketa osatzen duten 44 koadroek. Iruñean egon ondoren, Tolosan egingo du geldialdia artistaren ibilbide guztiari begiratu bat ematen dion bildumak.
Aranburu jauregian izango da erakusketa, uztailaren 20tik irailaren 10era. Egun horietan, hitzaldiak ereegingo dira, Galen bizitza eta lana ardatz hartuta. Erakusketa Menchu Gal fundazioak antolatu du, eta artista irundarrari buruz orain arte egin den erakusketarik zabalena da.
Menchu Galen kolore biziak, Tolosan
Artistari buruz egin den atzera-begirako erakusketa zabalena Aranburu jauregian jarriko dute bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu