MUSIKA. Musika Hamabostaldiaren barruan, emakumea omenduko duen saioa emango du, gaur, Aukeran dantza konpainiak. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzailea izango da obraren ardatza, eta euskal dantzak eta dantza garaikidea uztartuko ditu. Donostiako Tabakalerako patioan izango da emanaldia, baina amaitu dira jada sarrera guztiak.
Aurrenekoz, antzokirako formatuan prestatu zuen Maurizia dantza konpainiak, eta kalerako bertsioa ondu zuen gero, Maurizia naz izenpean. Aldeiturriagari zor dio izena, baina emakumeak gizartean betetzen duen lekua omentzea da asmoa. Kalerako egokitzapenean, atalik alaien eta bizizaleenak nabarmendu ditu Edu Muruamendiaraz zuzendariak: pandero jotzailearen Zeberioko (Bizkaia) haurtzarotik hasi, gaztaroko erromeria eta heldutasuneko emakumearen bizipenetaraino. Bost dantzarik hartuko dute parte emanaldian.
Maurizia izango du ardatz Aukeran konpainiak, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu