Kritika. Musika

Mattin Lerissa

Mattin Lerissa. Mundu Zabalerako diskoa.
2025eko urtarrilaren 12a
04:35
Entzun 00:00:0000:00:00

MATTIN LERISSA

'Mundu zabalerako'
Argitalpena: Egilea editore.

Kantu sorta mamitsua bildu du Mattin Lerissak bere hirugarren diskoan. Bere gaztetasunak (25 urte) ez dio klasikotasun oso markatu bat erakustea ekiditen, eta badute hamar kantuek halako bultzada argitsu bat, baikorra eta, era berean, dotorea. Aguxtin Alkhaten Amets ta helburu fidagarritasun totala duen pieza da bere ahotsean. Aguxtinen Argi ilunean ere polita gelditu zaio, nahiz eta kantu propioak ere nabarmentzen diren. Pantxoa Carrereren tradiziorik hoberenean, bere tonuak kutsu atenporala irradiatzen du Bake osoan bezalako piezetan. Eta goia jotzeko, Robert Charlebois-en Montreal edota Manex Pagolaren Zazpi seme-alaba mitikoa. Mixel Ducauk kantuei eman dien formak ere eragin nabarmena eduki du azken emaitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.