'Martutene' izango dute aztergai Bilbo Zaharra Forumean

Ramon Saizarbitoria. J. C. RUIZ / FOKU.
2022ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
LITERATURA. Ramon Saizarbitoriaren Martunene nobelak hamar urte beteko ditu aurten, eta, efemeride hori baliatuta, Bilbo Zaharra Forumak liburu hori omenduko du ekainean egin ohi duen irakurraldi publikoan. Horren aurretik, baina, datorren astean liburua aztertzeko sei hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak. Astelehenetik asteazkenera egingo dituzte, 19:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.

Pedro Alberdik Fikzioaren hitzarmenak hitzaldia emango du astelehenean, eta, haren ondotik, Markos Zapiainek Trauma eta transmisioa izenekoa. Hurrengo egunean, hilak 22, Mariasun Landak Irakurketa eta ebokazioa solasaldia eskainiko du, eta Juanjo Olasagarrek Martutene: irakurketa bat izenekoa. Eta asteazkenarekin, Itxaro Bordaren Eta emazteak zer? eta Iban Zalduaren Martutene: Esperimentu bat fikzioarekin izango dira entzungai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.