Martin eta Xabier Etxeberriak eta Iñaki Arenasek komikia kaleratu dute AEBetan

2022ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KOMIKIA. Martin eta Xabier Etxeberriak idatzi eta Iñaki Arenasek marraztutako Broken Eye komikia argitaratu du AEBetan eta ingelesez Scout Comics argitaletxeak. Lau aleko serie formatuan atera dute lehendabizi, eta liburu bakarrean kaleratuko dute ondoren. Etxeberria anaiek Buyan: Heriotzaren uhartea komikia argitaratu zuten 2019an AEBetan. Euskaraz ere atera zuten album hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.