Marta Cardenas artistari eman diote Xabier Saenz de Gorbea saria
ARTEA. Marta Cardenas artistak (Donostia, 1944) jasoko du dedikazio artistikoari eskainitako Xabier Saenz de Gorbea saria. Komisario eta arte historialariaren izena daraman saria ematen duten lehenengo aldia da hau, eta artearen ikerketa, zabalkundea eta sorkuntza sustatu nahi ditu. «Marta Cardenasen ibilbide aberatsa, 1960ko hamarkadaren amaieran hasitakoa, bere belaunaldiko sendoenetako eta berezienetako bat da», aipatu du epaimahaiak saria emateko arrazoien artean. Saria 10.000 eurokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu