Markeliñe antzerki taldearen 'Euria' ikuskizunak bi sari jaso ditu Bukaresten

2018ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANTZERKIA.Zornotzako (Bizkaia) Markeliñe antzerki taldeak bi sari jaso ditu Bukaresteko International Theatre Festival for Children jaialdian, Euria piezagatik: ikuskizunik onenaren saria, batetik, eta emakumezkoen antzezpenik onenaren saria, bestetik. Nerea Martinez aktoreak jaso du azken hori. Zerbait maite eta galtzen denean sentitzen dena azaltzen du Euria-k, dantzaren bidez; hitzik gabeko ikuskizuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.