'Sings Christmas Carols'

Mark Kozelek

2014ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Caldo Verde Records.

Mark Kozelek geldiezinak badu nonbait aski denbora urte bakarrean Sun Kil Moon taldearekin disko bikain bat —Benji— argitaratzeko, The War On Drugs-ekoei epelak esateko —dela elkarrizketetan, dela haien kontrako kantuak eginez, dela kamisetetan inprimatutako irainen bidez—, eta bakarkako lan bat osatzeko, zerekin eta Gabonetako kantuekin. Oraingoan entzuleak ez du Kozeleken uztako deus topatuko, ezpada garai hauetan abestu ohi diren kantu tradizionalak beren galbahetik xeheki pasatuta. Ahots eta gitarra soilez aritu arren, kantatzen duen edozeri bere kantuen traza emateko aparteko gaitasuna du, edo horretan laguntzen diote ohiko ahots depresiboak eta hain bere duen arpegiatzeko era horrek. Baditu une apartak —Christmas Time Is Here-en bere burua bilakatu duen pertsonaiaz barre egiten duenean, kasurako—, baina, oro har, saihetsezin gertatzen da jolasetik harago deus gutxi duen diskoa dela pentsatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.