Kritika. Musika

Maria Joao

Maria Joao / 'Abundancia'
Andoni Tolosa.
2025eko martxoaren 9a
04:35
Entzun 00:00:0000:00:00

MARIA JOAO

'Abundância'
Diskoetxea: Galileo MC.

Ez da, ez, geldirik eta eroso egotekoa kantari portugaldarra, etorkizuna beti da lekurik hoberena du lelotzat, eta beti topatzen du moduren bat bere ezinegon sortzailearen iparrorratza ez galtzeko, eta klasifikaezinak gertatzen diren diskoak ontzeko. Batez ere jazz musikatik, inprobisaziotik eta afrikar musiketatik edaten badu ere, ez die muzin egiten bestelako eraginei. Adibidez, musika elektronikoa da Lisboa eta Maputo (Mozambike) artean grabatutako disko honen zutabe nagusia, kantariaren ahotsak hegan edo garrasi egin dezan, hemendik hara, melodiatik erritmora, orainalditik etorkizunera. Itsasoaren alde honetatik espaziora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.