Maria Concepcion Astola hil da, Gerediaga elkarteko lehen presidentea

Urtebetez izan zen elkarteko buru, 1965-1966 aldian. 95 urterekin zendu da.

Durangoko Azoka sortu zutenei Argizaiola saria eman zieten 2015ean, Gerediaga elkartearen 50. urteurrenean. Ekitaldian izan zen Astola, beste sustatzaile batzuekin batera. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Durangoko Azoka sortu zutenei Argizaiola saria eman zieten 2015ean, Gerediaga elkartearen 50. urteurrenean. Ekitaldian izan zen Astola, beste sustatzaile batzuekin batera. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Ainhoa Sarasola.
2024ko irailaren 19a
19:45
Entzun

Maria Concepcion Astola zendu da, 95 urte zituela. Bera izan zen Gerediaga elkarteko presidentea lehen urteetan. 1965eko ekainaren 7an erregistratu zuten elkartea, Durango Merinaldeko Adizkideen Gerediaga Elkartea izenarekin, Bizkaian. Eta presidente karguan Maria Concepcion Astola durangarra jartzea erabaki zuten. Urtebetez izan zen elkarteko buru, 1965-1966 aldian.

«Hasierako urtean, lan asko zegoen egiteko, bazkideak egitetik hasita. Denbora gutxian, 1000tik gora ere lortu zituzten», ekarri du gogora elkarteak. Besteak beste, lehen urte hartan «entzute handiko ekimenak» jarri zituztela martxan nabarmendu du, hala nola arte modernoari buruzko erakusketa eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

2015ean, Gerediaga elkarteak mende erdia bete zuenean, urteurreneko ospakizunetan parte hartu zuen Astolak. Durangoko Azokan Argizaiola saria eman zieten garai hartan azoka egitea erabaki eta proiektua abian jarri zutenei, eta saria emateko ekitaldian izan zen, garai hartako beste hainbat sustatzailerekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.