Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria aurten Maria Bayo sopranoari ematea erabaki du epaimahaiak aho batez. Bayoren «ibilbide artistiko eta kulturala» ez ezik, haren lanaren «unibertsaltasuna» ere laudatu du epaimahaiak, epaiaren berri emateko zabaldutako agirian. «Bere karisma distiratsutik, bere tinbrearen argitasunarekin, hitza eta musika haurridetasun unibertsalaren aldeko tresna gisa bultzatu ditu» sarituak, agiriak dioenez.
Munduko antzoki garrantzitsuenetan aritu dela eta ondare musikala berreskuratzen lan handia egin duela ere gogorarazi dute. Fiteron (Nafarroa) sortu zen Maria Bayo, 1958an, eta Milango La Scala, Berlingo Staatsoper, Londresko Covent Garden eta New Yorkeko Metropolitan aretoetan aritu da, besteak beste, eta Euskal Herriko hainbat musikagileren lanak zabaldu ditu grabazioetan, Jesus Aranbarri eta Jesus Guridirenak batik bat.
Maria Bayo sopranoak jasoko du aurtengo Eusko Ikaskuntza saria
Haren «ibilbide artistiko eta kulturala» eta «unibertsaltasuna» nabarmendu ditu epaimahaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu